Deskribapena

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak gure den produktu bat sakon ezagutzeko aukera ematen du, gazta. Ardi latxaz hitz egiten da, larre-eremuaz, gazta egiteko prozesua azaltzen da, gazta egiteko erabili izan diren objektuak eta tresnak ezagutu daitezke...

Bisita herriko gaztandegietan modu tradizionalean egindako gazta dastaketa batekin osatu daiteke.

Irisgarritasun-informazioa

  • Zentro osoa mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua dago. 
  • Gida-txakurrak onartzen dira. 

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Autobusa: Ordizia eta Beasainen hartu daiteke Lurraldebus G001 autobusa. 

Trena: Ordizia eta Beasainera joateko RENFE trena hartu daiteke. 

  • Garraio pribatua:

Auto pribatuan Idiazabaleraino joan daiteke. 

 

Irisgarritasuna

  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak

Antolatzailearen kontaktua

Gema Lopez Atxega info@idiazabalturismo.com
943188203
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara