Gizarte-entitateen araudia
Programaz gozatu eta arduratsuki erabiltzeko, garrantzitsua da honako honen berri izatea.
Gertu Kulturak proposatutako irteerez gozatzea da nahi duguna!
1. Erreserba egin aurretik
Gertu Kulturaren bidez erreserba bat egiteko, kontuan hartu honako hau:
- Gertu Kulturako prezio murriztua gizarte-zentro edo zerbitzu baten erabiltzaileentzat eta haien laguntzaileentzat da.
Taldea ezingo dute laguntzaileek (boluntarioak izanik ere), hezitzaileek edo senideek bakarrik osatu.
-
Gogoratu, Gertu tarifa lortzeko gutxienez 5 pertsonako taldea behar da, eta 7 pertsonakoa tarifa murriztua eskuratzeko.
-
Argi izan irisgarritasun-beharrizanak eta adierazi erreserba-formularioan. Hala, ekipamenduko langileek informazio guztia izango dute eta ahalik eta hoberen zainduko zaituztete.
-
Taldeko kideren batek ikuskizunean zehar aretotik irteteko beharra izango duela aurreikusten bada, adierazi mesedez erreserba-orrian, iruzkinak eta beharrizan bereziak jasotzeko atalean.
2. Erreserba egindakoan
Zer hartu kontuan?
-
Erreserba onartzeko, garrantzitsua da sarrerak kultura-ekipamenduek ezarritako epeen barruan ordaintzea; erreserba-orrian duzue informazio hori.
-
Gogoratu, ordainketa-egiaztagiria kontrol-taulako "Ordainketak" atalera igo behar da.
-
Erreserba ordaindu ondoren aldaketarik egin nahi baduzue, jarri kultura-programatzailearen Gertu koordinatzailearekin harremanetan; aldaketak egitea posible den esango dizue.
-
Irisgarritasun-baldintzetan aldaketarik egin nahi baduzue (gurpil-aulki kopurua), jarri kultura-programatzailearen Gertu koordinatzailearekin harremanetan; eskuragarri dauden adieraziko dizue.
-
Erreserba ordaindu eta gero jarduerara joateko aukerarik ez baduzue, eman horren berri programatzailearen Gertu koordinatzaileari. Ez da sarreren dirua itzuliko. Hala ere, beste aukera bat bilatzen lagunduko dizuegu.
3. Jardueraren egunean
Esperientziaz gozatzeko eguna iritsi da!
Azken orduko ezustekorik badago, ekipamenduko langileei jakinarazi.
Garrantzitsua da hori, aurrez jakinda, ekipamenduak talde bat berriz kokatzeko aukera duelako, aulkirik hutsik ez gelditzeko. Artistak eta sarrerarik gabe gelditu direnak errespetatzeko, garrantzitsua da halako gauzak zaintzea.
Eman horren berri kultura-programatzailearen Gertu koordinatzaileari. Beste aukera bat bilatzen saiatuko gara. Ez da sarreren dirua itzuliko.
-
Ikuskizunen kasuan, beharrezkoa da gutxienez 30 minutu lehenago iristea, sarrerak jaso eta eserlekuak lasai aurkitzeko.
-
Museoen kasuan, lehenago iritsi beharko duzue, gauzak kontsignan utzi eta bisitarako prestatzeko.
-
Sarrerak jasotzeko ilarak egon daitezke, eta baliteke aparkatzeko denbora ere behar izatea.
Sarrerak ezin dira berriz saldu. Jardueraren egunean behar baino gehiago badituzue, leihatilakoei eman behar ez dituzuenak.
4. Areto barruan
Garrantzitsua da faktore horiek aurreikustea ikuskizunaz denek gozatzeko.
Garrantzitsua da mugikorrak itzaltzea, ikuskizuna ez eteteko.
-
Gogoratu, ezin da jan eta edan antzokietan, museotan eta bestelako kultura-ekipamenduetan. Noski, jaialdi bat edo aire zabaleko ekitaldiren bat baldin bada, lasai jan eta edan daiteke.
-
Ikuskizunean zehar, txalo-garaian baino ezin da aretotik irten. Kasu batzuetan, aretotik irteten bazarete, ezingo duzue berriz sartu.
-
Taldeko kideren batek ikuskizunean zehar aretotik ateratzea behar baldin badu, adierazi aretoko langileei; aretotik irteteko modu egokiena zein den adieraziko dizuete.
Eta, batez ere… gozatu esperientziaz eta hurrengo irteera pentsatu!
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu