Gertun parte hartzeko arrazoiak
Denok dugu kultura-esperientziaz gozatzeko eskubidea
Kultura eta gizarte-konpromisoa
Gertu Kulturan parte hartzen duten kultura-programatzaileek ezaugarri bera dute: gizarte-konpromisoa.
Gertu Kulturaren programatzaile guztiek denboraldiko sarreren zati bat ematen dute, kalteberatasun-egoeran daudenek prezio murriztua lor dezaten. Eragin handiko ekarpen txikia
Parte hartuz gero, zer lortuko dugu?
-
Kalteberatasun-egoeran daudenen kulturaz gozatzeko funtsezko eskubidea egia bihurtzen laguntzea.
-
Gizarte-inklusioa kulturaren bidez sustatzea.
-
Sare sendo, kolaboratibo eta zabal baten parte izatea, programatzaile publiko eta pribatuekin batera.
-
Zuen kultura-proposamenetara joan ohi ez diren ikusle eta kolektiboak hartzea.
-
Kulturako profesionalok aniztasunarekin harremanetan egotearen bidez ikasten, aurkitzen eta berriz aurkitzen dugu gure jarduna.
-
Gizarte-erantzukizun korporatiboa handitzea.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu