Idiazabalgo Interpretazio Zentroaren kanpoaldea eta sarrera
Idiazabalgo Interpretazio Zentroaren barruko aldea

Deskribapena

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak gure den produktu bat sakon ezagutzeko aukera ematen du, gazta. Ardi latxaz hitz egiten da, larre-eremuaz, gazta egiteko prozesua azaltzen da, gazta egiteko erabili izan diren objektuak eta tresnak ezagutu daitezke...

Bisita herriko gaztandegietan modu tradizionalean egindako gazta dastaketa batekin osatu daiteke.

Irisgarritasun-informazioa

  • Zentro osoa mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua dago. 
  • Gida-txakurrak onartzen dira. 

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Autobusa: Ordizia eta Beasainen hartu daiteke Lurraldebus G001 autobusa. 

Trena: Ordizia eta Beasainera joateko RENFE trena hartu daiteke. 

  • Garraio pribatua:

Auto pribatuan Idiazabaleraino joan daiteke. 

 

Irisgarritasuna

  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak

Antolatzailearen kontaktua

Gema Lopez Atxega info@idiazabalturismo.com
943188203
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara