Current Style: Standard
Cristóbal Balenciaga Museoa, 2011ko ekainean inauguratua, Getarian dago, jostunaren jaioterrian; hain zuzen ere, testuinguru geografiko horretan gertatu ziren goi-mailako jantzigintzaren maisuaren prestakuntzako, ekintzailetzako eta sormen-garapeneko lehen hamarkadak.
Balenciagaren bizitza eta lana, modaren historian eta diseinuan duen garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutzera emateko, Museoak bilduma paregabe bat gordetzen du. Oso bilduma handia da ⎯3.800 obratik gora⎯ eta hedadura handia du formalki eta kronologikoki ⎯adibidez, diseinatzailearen lanetik kontserbatu diren modelorik goiztiarrenak barne hartzen ditu¾; horiek horrela, jantzi-bilduma hau nazioarte osoko osatuenetako, koherenteenetako eta interesgarrienetako bat da.
Artista eta haren lana ulertu eta testuinguruan jartzeko erreferentziazko zentroa izanik, Museoak erakusketak eta jarduerak antolatzen ditu, argitalpenak kaleratzen ditu eta ikerketa akademikoa eta sorkuntza berria bultzatzen ditu. Halaber, modaren kontzeptuak kultur adierazpen gisa eta garapen jasangarriko zenbait helbururekin lotuta dituen askotariko alderdietan sakontzen du.
Erakunde honen helburu nagusietako bat da Museoak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak pertsona guztientzat irisgarriak izatea. Horretarako, egokitutako espazio eta zerbitzuak eta berariazko eta neurrirako baliabideak jartzen ditu gaitasun desberdineko pertsonen eskura.
Aniztasunean oinarritutako museo-eredu bat sortu eta publikoen askotariko izaera eta beharrei erantzuteko, Cristobal Balenciaga Museoa oztopo fisiko, mental, sozial eta kulturalak ezabatuko dituzten eta herritar guztien partaidetza eta gizarteratze ekitatiboa bermatuko duten hezkuntza- eta gizarte-jardueretan lanean dihardu.
Aparkalekua
Museoaren inguruetan, mugikortasun murriztua izanik egiaztapen txartela duten pertsonentzat gordetako plaza-kopuru mugatu bat dago. Aurretiko eskabidea egitea beharrezkoa da, 24 ordu lehenago gutxienez, bisitariaren arretarako atariaren bidez (943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com), sarrera eta irteera kudeatzeko.
Ibilgailu egokituen sarbidea
Ibilgailu egokituetan datozen taldeak Aldamar Parkeko zabaldegira sar daitezke, han baitago museoaren sarrera nagusia. Erabiltzaileak utzi eta jasotzeko soilik, aurretiko eskabidea eginda gutxienez 24 ordu lehenago, bisitariaren arretarako atariaren bidez (943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com).
Eraikinerako sarbidea eta museoko zirkulazioa
Museoaren eraikinerako sarrera irisgarria da, eta barruko gune guztietako zirkulazioak ez du oztopo arkitektonikorik. Jendearentzat zabalik dauden eremuetan gurpil-aulkiekin ibili daiteke, ibilbideko puntu batean izan ezik, zeinetan bisitaren noranzkoa aldatu behar den ⎯kokapen-planoan behar bezala seinaleztatuta⎯.
Igogailuak
Museoak hiru igogailu-dorre ditu, bi eraikin nagusian eta bat Aldamar Jauregian. Guztiek 0., 1. eta 2. solairuak komunikatzen dituzte, eta gurpil-aulki bakar bat igo daiteke, lehentasunez, igogailu bakoitzean.
Gurpil-aulkien eta aulki-bastoien mailegua
Museoak gurpil-aulkien kopuru mugatu bat du eta harreran eska daitezke maileguan hartzeko; era berean, sarrerako hallean zein erakusketa-ibilbidean aulki-bastoiak daude erabilgarri.
Komun egokituak
Museoaren eraikin nagusian komun egokituak daude. Horietan, laguntza tekniko egokiak daude: heldulekuak, altuera egokiko komuna eta konketa, baita alarma ere.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak eta laguntzako txakurrak onartzen dira.
Letra handiko testuak
Museoak tipografia handitua duten erakusketa-testuak kontsultatzeko liburuxkak ditu.
Azpitituluak dituzten ikus-entzunezkoak eta paperezko testuen narrazioa
Ikus-entzunezkoek azpitituluak eta/edo areto-orriak dituzte, testu transkribatuekin, ahots bidezko edukia irisgarria dela bermatzeko.
Edukietara irisgarritasuna
«Neurrira» programaren bidez, zubiak eraiki nahi dira dinamika espezifikoak behar izateagatik museora sartzeko zailtasunak dituzten gizarte-, komunitate- eta osasun-taldeen kulturarako eskubide unibertsala bermatzeko. Proposatutako formulek (bisita eta bisita gehi tailerra) esperientzia pertsonala barne hartzen dute, eta pertsona bakoitzaren trebetasun eta gaitasunak sustatzen dituzte.
Garraio publikoan:
Donostia-Getaria: LurraldeBus – UK 10 www.lurraldebus.eus
Bilbo-Zarautz-Getaria: www.pesa.net
Norbere garraioan:
Bilbotik (A8 y N-634)
Donostiatik (A8 y N-634)
A8 autobidean N-645 errepiderako irteeran irten. Getariako Gudarien Enparantzaren aurreko biribilgunearen parean daude Museoko lehen seinaleak. Seinale horiek Museoaren paraleloan dagoen Sahatsaga kalera gidatuko dute bisitaria.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Balenciaga eskura
Hands-on: tailerrak ehungintzako tekniketan
Balenciaga eskura
Balenciaga eskura
Balenciaga eskura