Cristobal Balenciaga Museoko barruko argazkia
5

Deskribapena

Cristóbal Balenciaga Museoa, 2011ko ekainean inauguratua, Getarian dago, jostunaren jaioterrian; hain zuzen ere, testuinguru geografiko horretan gertatu ziren goi-mailako jantzigintzaren maisuaren prestakuntzako, ekintzailetzako eta sormen-garapeneko lehen hamarkadak.

Balenciagaren bizitza eta lana, modaren historian eta diseinuan duen garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutzera emateko, Museoak bilduma paregabe bat gordetzen du. Oso bilduma handia da ⎯3.800 obratik gora⎯  eta hedadura handia du formalki eta kronologikoki ⎯adibidez, diseinatzailearen lanetik kontserbatu diren modelorik goiztiarrenak barne hartzen ditu¾; horiek horrela, jantzi-bilduma hau nazioarte osoko osatuenetako, koherenteenetako eta interesgarrienetako bat da.

Artista eta haren lana ulertu eta testuinguruan jartzeko erreferentziazko zentroa izanik, Museoak erakusketak eta jarduerak antolatzen ditu, argitalpenak kaleratzen ditu eta ikerketa akademikoa eta sorkuntza berria bultzatzen ditu. Halaber, modaren kontzeptuak kultur adierazpen gisa eta garapen jasangarriko zenbait helbururekin lotuta dituen askotariko alderdietan sakontzen du.

Erakunde honen helburu nagusietako bat da Museoak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak pertsona guztientzat irisgarriak izatea. Horretarako, egokitutako espazio eta zerbitzuak eta berariazko eta neurrirako baliabideak jartzen ditu gaitasun desberdineko pertsonen eskura.

Irisgarritasun-informazioa

Aniztasunean oinarritutako museo-eredu bat sortu eta publikoen askotariko izaera eta beharrei erantzuteko, Cristobal Balenciaga Museoa oztopo fisiko, mental, sozial eta kulturalak ezabatuko dituzten eta herritar guztien partaidetza eta gizarteratze ekitatiboa bermatuko duten hezkuntza- eta gizarte-jardueretan lanean dihardu. 

Aparkalekua

Museoaren inguruetan, mugikortasun murriztua izanik egiaztapen txartela duten pertsonentzat gordetako plaza-kopuru mugatu bat dago. Aurretiko eskabidea egitea beharrezkoa da, 24 ordu lehenago gutxienez, bisitariaren arretarako atariaren bidez (943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com), sarrera eta irteera kudeatzeko.

Ibilgailu egokituen sarbidea

Ibilgailu egokituetan datozen taldeak Aldamar Parkeko zabaldegira sar daitezke, han baitago museoaren sarrera nagusia. Erabiltzaileak utzi eta jasotzeko soilik, aurretiko eskabidea eginda gutxienez 24 ordu lehenago, bisitariaren arretarako atariaren bidez (943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com).

Eraikinerako sarbidea eta museoko zirkulazioa

Museoaren eraikinerako sarrera irisgarria da, eta barruko gune guztietako zirkulazioak ez du oztopo arkitektonikorik. Jendearentzat zabalik dauden eremuetan gurpil-aulkiekin ibili daiteke, ibilbideko puntu batean izan ezik, zeinetan bisitaren noranzkoa aldatu behar den ⎯kokapen-planoan behar bezala seinaleztatuta⎯. 

Igogailuak

Museoak hiru igogailu-dorre ditu, bi eraikin nagusian eta bat Aldamar Jauregian. Guztiek 0., 1. eta 2. solairuak komunikatzen dituzte, eta gurpil-aulki bakar bat igo daiteke, lehentasunez, igogailu bakoitzean.

Gurpil-aulkien eta aulki-bastoien mailegua 

Museoak gurpil-aulkien kopuru mugatu bat du eta harreran eska daitezke maileguan hartzeko; era berean, sarrerako hallean zein erakusketa-ibilbidean aulki-bastoiak daude erabilgarri. 

Komun egokituak

Museoaren eraikin nagusian komun egokituak daude. Horietan, laguntza tekniko egokiak daude: heldulekuak, altuera egokiko komuna eta konketa, baita alarma ere.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak eta laguntzako txakurrak onartzen dira.

Letra handiko testuak

Museoak tipografia handitua duten erakusketa-testuak kontsultatzeko liburuxkak ditu.

Azpitituluak dituzten ikus-entzunezkoak eta paperezko testuen narrazioa

Ikus-entzunezkoek azpitituluak eta/edo areto-orriak dituzte, testu transkribatuekin, ahots bidezko edukia irisgarria dela bermatzeko.

Edukietara irisgarritasuna

«Neurrira» programaren bidez, zubiak eraiki nahi dira dinamika espezifikoak behar izateagatik museora sartzeko zailtasunak dituzten gizarte-, komunitate- eta osasun-taldeen kulturarako eskubide unibertsala bermatzeko. Proposatutako formulek (bisita eta bisita gehi tailerra) esperientzia pertsonala barne hartzen dute, eta pertsona bakoitzaren trebetasun eta gaitasunak sustatzen dituzte.

Nola Iritsi

Garraio publikoan:

Donostia-Getaria: LurraldeBus – UK 10 www.lurraldebus.eus

Bilbo-Zarautz-Getaria: www.pesa.net  

Norbere garraioan:

Bilbotik (A8 y N-634)

Donostiatik (A8 y N-634)

A8 autobidean N-645 errepiderako irteeran irten. Getariako Gudarien Enparantzaren aurreko biribilgunearen parean daude Museoko lehen seinaleak. Seinale horiek Museoaren paraleloan dagoen Sahatsaga kalera gidatuko dute bisitaria.

 

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak

Antolatzailearen kontaktua

Nagore Pecharromán hezkuntza@fbalenciaga.com
943008840
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 15:00tara.

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Asteazkena, 2024, Maiatz 8
    Cristóbal Balenciaga Museoa

    Balenciaga eskura

    Muy interesante y enriquecedor
    La experiencia ha sido excelente en todos los sentidos: el guía, el museo, la exposición, las instalaciones… Muchas gracias por la oportunidad y muy recomendable.
    Amaia
    Segovia
    Área de Salud Mental - Servicio Rehabilitación y Dinamización Social
    Adimen osasuna