Deskribapena

Ezagutu Euskadiko Historia Industriala Legazpin, industrializazioaren etorrerak antzinako burdinolak fabrika handi bihurtu zituen. 50eko hamarkadako eskola, Legazpiko hirigunean kokatua, garai honen isla da, etorkizun hobe baten bila milaka familia Euskal Herrira iritsi zirenekoa. Esperientzia paregabe honek denboran zehar bidaiatzeko eta langile-familia hauen bizitzan murgiltzeko aukera ematen dizu, gerra ondorengo urteetan haurrak nola bizi izan ziren eta zein eskolatara joaten ziren deskubrituz, kasu honetan Patricio Echeverriaren fabrikak berak sortutako ikastetxea. Iragan hurbil honek esperientzia ahaztezina eskaintzen dizu, harrituta utziko zaituena. 50eko hamarkadako eskolan, museo bihurtutako gelan sartzean, zehatz-mehatz antolatutako pizarrinak, idazmahaiak eta entziklopediak aurkituko dituzu. Xehetasun bakoitzak zurruntasuna, diziplina eta erlijiotasuna balio nagusi ziren garai batera eramaten zaitu. Eskola horretan, haurrek ikastetxe bereizietan ikasten zuten, eta gizartean zuten "funtzioa" betetzeko hezten zituzten. Hemen, zu izan zaitezke zuri-beltzeko film baten protagonista, mila istorio aurkituz pupitre bakoitza altxatzean eta XX. mendearen erdialdeko jolas eta jostailu tradizionak ezagutuz.

  • Bisita gidatuak eta tailerrak.

Museoak bisita gidatuak, familia tailerrak eta bisita egokituak eskaintzen ditu Legazpin esperientzia historiko eta hezitzaile hau bizi nahi duenarentzat.

Irisgarritasun-informazioa

Museoek pertsona guztientzat irisgarriak izan behar dutela uste dugu. Hori dela eta, gure azpiegiturak eta gidarien eta langile hartzaileen prestakuntza hobetzen saiatzen gara (behar bereziak dituzten bisitariei arreta emateko jarraibideak ezagutzea, etab.):

  • Garraio publiko egokituan iritsi daiteke.
  • Inguruan MUPentzako aparkaleku bat du, mugikortasun urriko pertsonentzat.
  • Museoa mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta dago.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako sarbidea du.
  • Laguntza-txakurrak sartzea onartzen da. (Gida, mediku-alertaren seinalea, autismoa duten pertsonena, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzuarena, etab.)
  • Museoan dagoen material guztia ikuspen gutxiko bisitariak uki dezake.

Nola Iritsi

  • Kotxez, autokarabanaz edo autobusez

Kotxez: Legazpin bi aparkaleku publiko daude herriaren erdialdean. Bat, plazan bertan dago (Plazaola kalea, 10), eta bestea, Chillida Lantoki eta Fabrika museoetatik gertu (Azpikoetxe kalea, 7).

Autokarabanaz: Azpikoetxe 7ko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu, Chillida Lantokitik oso gertu, edo Mirandaola parkean. Han, autokarabanentzako gunea dago, ur grisak eta beltzak husteko aukerarekin. Parketik Legazpiko erdigunera 2 kilometro daude, 24 minutu dira oinez.

Autobusez: Chillida Lantoki museotik oso gertu dagoen industrialdeko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu.

  • Trena:

Legazpiko geltokia. ​https://www.renfe.com/es/es

  • Autobusa:

Autobusa Legazpiko herrigunean geratzen da. https://gipuzkoa.avanzagrupo.com/

  • Junetorri:

Legazpiko museoetara hurbilduko zaituen herri-autobusa. https://www.legazpi.eus/junetorri/

  • Taxia:

Legazpiko Plazaola kalean dago taxi-zerbitzua. https://www.legazpi.eus/es/noticias/item/3007-servicio-de-taxi

Irisgarritasuna

  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Naiara Larrea Llorens mirandaola@lenbur.com
943730428
Aholkularitza orduak: 
8:00-13:00