ZUEN IRTEERA KULTURALETARAKO EGOKITUTAKO AUTOKARRA

Gertu Kulturarekin zuen irteera erraztu nahi dugu.
Gipuzkoa

Kultura-jarduera bat egiteko Gertu Kultura erreserba baieztatuta daukazuenean, zentroan ibilgailu propiorik ez baduzue garraioa errazteko aukera baloratuko da.

Beharrezkoa izanez gero, zuengandik hurbil dagoen beste zentro bateko beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izango da, betiere xede berarekin.

Garrantzitsua da irteeraren erreserba gutxienez astebete lehenago antolatzea, garraioa behar adina denboraz koordinatu ahal izan dezagun.

Lehentasuna izango dute garraio-ibilgailurik gabeko zentroek eta, baliabiderik gabeko erabiltzaileekin lan egiten dutenek. Kontuan hartuko da, halaber, bidezko lurralde-banaketa.

2024ko ekainetik aurrera, eskatutako lehen zerbitzuaren %100 beteko da, eta, bigarren erreserbatik aurrera, %50a.

Informazio gehiago esteka honetan kilk eginez edo gipuzkoa@gertukultura.org helbidera indatziz.