ZUBIAK PROIEKTUA

Gipuzkoa

Aurkezpena:

Zubiak proiektu espezifikoa Gertu Kulturan parte hartzen duten kultura-programatzaileen eta erakundeen esperientziatik eta beste testuinguru batzuetan beste kontakizun batzuk sortzeko aukeretatik sortu da, parte-hartzaileen esperientzian oinarrituta.

Zubiak bi norabideko topaketa bat da, adinekoen zentroan edo egoitzetan gertatzen dena, eta kulturarako sarbidea erraztu nahi die batzuetan kultur zentroetara joan ezin diren pertsonei.

.

Helburuak:

  • Kulturaren bidez nahi gabeko bakardadeari aurre egiten laguntzea.

  • Pertsona guztiek kultura eskuratzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten laguntzea.

  • Partaidetza-esperientziak sortzea, kultura-ondarearen eta artearen aukeretatik abiatuta.

  • Artearen eta oroitzapenaren bidezko gozamenean oinarritutako espazio erosoa sortzea.

     

Nola garatzen da?

Jarduera kuturala eta artistikoa zentro eskatzailean egiten da, eta tailer bera bi aldiz egiten da, saio bakoitzean 8-10 pertsonak behar bezala parte har dezaten.

Kultura- eta sormen-bitartekariek parte hartzeko tailer bat sortzen dute, hainbat tresna eta materialen bidez.

Informazio praktikoa:

  • Saio bakoitzeko gehieneko pertsona kopurua: 10-12 (6-8 egoiliar)
  • Lekua: Egoitza-zentroa edo eguneko zentroa
  • Data: Taldearekin hitzartzeko
  • Iraupena: 2 saio.  Saio bakoitza 40 – 45 minutu
  • Tarifa: 30 €2 saioengatik
  • Ordutegia: 10:30-13: 30
  • Proiektorea edo telebista izatea gomendatzen da

Informazio gehiago: gipuzkoa@gertukultura.org

Un grupo de personas participando en un taller en su centro