Current Style: Standard
Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako edo fase moderatuan dituzten pertsonei zuzendutako bisita egokitua. Parte-hartzaileen ongizate kognitibo eta emozionalean eragiteko diseinatutako esperientzia da, sentsazioen eta oroitzapenen bidez lotura berriak sustatzeko.
Jardueran zehar, gure Lorategi Sentsorialean murgilduko gara, ikusmena, entzumena, usaimena eta ukimena erdigunean jarrita. Ingurune natural honetan zuhaitzak, landareak eta natura-elementuak behatu, ukitu eta usaintzeko aukera izango dugu, oroitzapenak piztuz eta momentu atsegin bat partekatuz.
Bisita, museoan bukatuko dugu, parte-hartzaileen interes eta esperientzietan oinarrituta hautatutako objektuak ezagutuz eta haiekin elkarreraginean arituz.
Bisita honek espazio seguru eta abegikor bat eskaintzen du, non parte-hartzaileek lasaitasuna, gozamena eta estimulazio kognitibo aberasgarria izango duten.
Jarduera gehienez 8 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatuta dago, behar diren denborak, elkarrizketak eta etenaldiak errespetatuz, esperientzia aberasgarri eta inklusiboa bermatzeko.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu