Current Style: Standard
LABORATORIUM Museoa: Bergaran dagoen “Gizarte Museo” bat da. Garapen eragile izatea du helburu, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik.
BERGARA: Zientziaren sorlekua Euskal Herrian bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, Wolfram elementu kimikoa aurkitzeko aukera emango zuena 1783. urtean. Elhuyar anaien aurkikuntza hau Gure Lurraldeak inoiz zientzia arloan egun duen ekarpen handiena eta unibertsalena da. Ekarpen garrantzitsu honegatik, European Physical Society-k (EPS, www.eps.org), EPS Historic Site izendatu zuen Laboratorium Museoa 2018an.
LABORATORIUM Museoak: Bergarako historia zientifikoak utzitako Zientzia Bilduma ikusgarriak dauzka, benetako altxorrak!
IRISGARRITASUN FISIKOA
ENTZUMEN IRISGARRITASUNA
Erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezkoak entzumen urriko bisitarientzat egokitu dira eta baita webguneko Laboratoriumaren aurkezpena ere. Esteka honetan ikus dezakezute.
Bukle magnetikoa
Garraio publikoa: Pesa
Autobus pribatua: Autobusaren tamaina handiegia bada, ezin da sartu. Neurri hauetatik gora: LUZEERA: 8,80m; ZABALERA:2,60m. ALTUERA:4m.
Aparkalekua: museoraino kotxez iritsi daiteke eta baimendutakoek bertan aparkatu dezakete.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Zientzia sukaldean
Zientzia sukaldean
Museoaren bisita gidatua
Museoaren bisita gidatua