Current Style: Standard
Igartubeiti Baserri Museoa ezagutzeko bisita egokitua, Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako etapan edo moderatuak dituzten pertsonei zuzenduta, parte-hartzaileen, hezitzaileen, zaintzaileen, senideen eta erakundearen beraren ongizate kognitiboan eta emozionalean oinarritutako esperientziaren bidez.
Bisitaren helburua kultur ingurune malguaz gozatzea da, baita taldearen beharrei erantzuna ematen dien harrera eta tratua ere, baserrian zehar egindako ibilbide labur baten bidez, landa eremuko objektuak, irudiak, soinuak eta zaporeak erabiliz. Nekazaritzan erabiltzen ziren tresnak, babes gisa balio zuten euskal mitologiako elementuak eta txalaparta erritmoak izango dira bisitan parte hartzen duten adinekoen esperientzietara hurbiltzeko pizgarriak.
40 minutuz baserriaren munduan murgilduko gara.
Jarduera Igartubeiti Baserri Museoko 1. solairuan egiten da, eta gehienez 8 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatzen dira, beharrezko denbora, elkarrizketa eta etenaldiekin kalitatezko kultura-esperientzia abegikorra eskaini ahal izateko.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu