Igartubeiti Baserri Museoa ezagutzeko bisita egokitua, Alzheimerra eta bestelako dementziak hasierako etapan edo moderatuak dituzten pertsonei zuzenduta, parte-hartzaileen, hezitzaileen, zaintzaileen, senideen eta erakundearen beraren ongizate kognitiboan eta emozionalean oinarritutako esperientziaren bidez.
Bisitaren helburua kultur ingurune malguaz gozatzea da, baita taldearen beharrei erantzuna ematen dien harrera eta tratua ere, baserrian zehar egindako ibilbide labur baten bidez, landa eremuko objektuak, irudiak, soinuak eta zaporeak erabiliz. Nekazaritzan erabiltzen ziren tresnak, babes gisa balio zuten euskal mitologiako elementuak eta txalaparta erritmoak izango dira bisitan parte hartzen duten adinekoen esperientzietara hurbiltzeko pizgarriak.
40 minutuz baserriaren munduan murgilduko gara.
Jarduera Igartubeiti Baserri Museoko 1. solairuan egiten da, eta gehienez 8 pertsonako taldeentzat eta zaintzaileentzat antolatzen dira, beharrezko denbora, elkarrizketa eta etenaldiekin kalitatezko kultura-esperientzia abegikorra eskaini ahal izateko.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, edukia pertsonalizatzeko eta webguneko trafikoa aztertzeko.
Jarraian, gure zerbitzuak eta zure nabigazio-esperientzia hobetu ahal izateko gaitu nahi dituzun cookien kategoria hauta dezakezu. Cookie guztiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika./a>.
Cookies necessàries per a l’ús correcte del web com, per exemple, per a l’inici de sessió, l’autenticació o la seguretat.
Permeten mesurar, de manera anònima, el número de visites o l’activitat. Gràcies a elles podem millorar constantment i introduir canvis en funció de l’anàlisi de les dades d’ús dels usuaris del servei.