OHIKO GALDERAK Gizarte-erakunde bat banaiz:
1. ZER DA ETA NOLA FUNTZIONATZEN DU GERTU KULTURAK?
- Zer da Gertu Kultura?
Gertu Kultura programa soziokultural bat da, gizarte-erakundeen bidez kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kultur programazioa eskuragarri eskaintzen diena. Hau da, kultura-sustatzaileak (antzokiak, museoak, etab.) eta gizarte sektoreko erakundeak harremanetan jartzen dituen sare kulturala da, pertsona guztiek ekintza kulturaletan parte hartzeko eta kulturaz gozatzeko duten eskubidea bermatzeko.
-
Nori zuzendua dago edo nork har dezake parte Gertu Kulturan?
Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten gizarte-erakundeei eta zentroei zuzendua dago, horien artean:
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak, gaixotasun mentalak dituzten pertsonak, paralisia edo antzeko ezintasunak dituzten pertsonak, desgaitasun fisikoa duten eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, adinekoak (egoitzak, eguneko zentroak), askatasunaz gabetuta dauden pertsonak, emigratutako pertsonak eta errefuxiatuak (harrera- eta gizarte-inklusioko programak), haurrak eta nerabeak (hezkuntza-jarduerako egoitza-zentroak eta zentro irekiak), adikzioak dituzten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak, emakumeak (genero-indarkeria eta bazterketa-arriskuan daudenak), Autismoa duten pertsonaki eta LGTBI kolektiboko pertsonak, gizarte-bazterkeria arriskuan daudenak. Era berean, zerbitzu hau ere desgaitasun sentsoriala duten pertsonekin lan egiten duten erakundeei zuzendua dago, lantoki bereziei, gaixotasun kronikoen elkarteei, sindromeei edo gaixotasunei lotutako senideen elkarteei, etab.
-
Zer onura dakarzkie programa honek gizarte-erakundeetako erabiltzaile eta profesionalei?
Pertsona guztien parte-hartze kulturala bilatzen duen sare zabal baten parte izatea
Urte osoko kultur programaziorako sarbidea plataforma irisgarri baten bidez
Kultura-espazio eta -esperientzia malgu eta moldagarriak ezagutzea
Prezio sozialak eskaintzen dira jarduera eta ekitaldi guztietan
Kultur-programatzaile eta -sustatzaileekin harreman zuzena izatea
Gizarte- eta hezkuntza-ekintzako hezitzaileentzako baliabideak eta formakuntzak (Artez Hezi programa)
2. GIZARTE-ERAKUNDE BEZALA, ZER EGIN BEHAR DUT PROGRAMAN SARTZEKO?
Gertu Kulturako kide izateko, gizarte-erakundeek, -zentroek, edo -zerbitzuek plataforma honetan izena eman behar dute. Erregistroa egitea oso erraza da, dokumentu honetan prozesua pausoz-pauso azaltzen dizuegu.
- Programan parte hartzeko kuotaren bat ordaindu behar al dut?
Ez, gizarte-erakundeek ez dute kuotarik ordaindu behar Gertu Kulturan parte hartzeagatik.
- Gizarte-erakunde bereko zentro, zerbitzu, programa edo sail bat baino gehiago erregistratu al daiteke?
Bai, programan alta emateko modu zuzena hori da. Zentro edo zerbitzu bakoitza bere aldetik erregistratu behar dira, nahiz eta erakunde berekoak izan.
- Edozein helbide elektronikoarekin egin dezaket erregistroa?
Aukerarik egokiena erakundearen kontu ofizialarekin erregistroa egitea da (adibidez: @agifes.org, @cruzroja.es, @emaus.com). Erakundeak ez badu kontu propiorik, hau da, erakundeak gmail edo hotmail bat erabiltzen badu, erregistroa ere egin daiteke. Kasu honetan, erregistroa balioztatzeko orduan, agiri sinatu bat beharko da (Gertu Kulturak emandakoa), posta-kontu hori erakundeari dagokiola ziurtatzen duena.
- Pertsona bera erregistra daiteke hainbat zentrotako arduradun gisa?
Bai, arazorik gabe.
- Zentro batek erabiltzaile bat baino gehiago izan dezake plataforma kudeatzeko?
Bai, erabiltzaile bat baino gehiago sor daiteke plataforma erabiltzeko. Zentro bakoitzak erreferentziazko pertsona bat izendatu behar du, harremanetarako pertsona. Pertsona horrek administratzaile erabiltzailea izango du, baina beste batzuk sor daitezke erreserbak egiteko, plataforman nabigatzeko eta abar.
Dokumentu honetan zuen kontuko kontrol-panela nola erabiltzen den azaltzen dizuegu, erabiltzaile berriak sortzeko prozesua barne.
3. NOLA ERABILTZEN DA PLATAFORMA ETA NOLA EGIN DAITEZKE ERRESERBAK?
Gertu Kultura plataforma erabiltzea oso erraza da. Dokumentu honetan pausoz-pauso azaltzen dugu zein den erreserbak egiteko prozesua.
- Zenbat denbora lehenago egin behar dira erreserbak?
Erreserbak gutxienez 2 aste lehenago egitea gomendagarria da, bereziki garraio-erreserbak baldin badira. Salbuespena zinema-proiekzioak izango lirateke, astero karteldegia aldatzen baita.
- Nola ziurtatzen dut egin beharreko jardueraren irisgarritasun-baldintzak egokiak direla nire taldearentzat?
Programatzaileek ekipamenduen fitxetan eta jardueren fitxetan irrisgarritasunari buruzko informazioa argitaratzen dute. Informazio hori nahikoa ez bada, haiekin harremanetan jarri zaitezkete posta elektronikoz eta/edo telefonoz, zalantzak argitzeko.
- Kultur-jarduerak errepika daitezke?
Bai, ekintzen parte-hartzea ez dago mugatua. Kultur-ekintza bat egin eta gustatu bazaizue, nahi beste aldiz errepika dezakezue!
- Urtean zehar gutxieneko jarduera kopururen bat egin behar al dugu?
Ez, zentro bakoitzak egokitzat jotzen dituen jarduerak egin ditzake.
- Beharrezkoa al da taldeak zentroko langileekin joatea ekintzetara?
Ez, ez da beharrezkoa, baino gomendagarria da. Batez ere, taldearen ezaugarri eta beharren arabera.
- Erabiltzaileek Gertu Kultura programa modu indibidualean edo partikularrean erabili dezakete?
Ez. Momentuz Gertu Kultura programa taldeka eta gizarte-erakundeen eskutik egiteko pentsatua dago. Taldearen gutxieneko kopurua bi izan daiteke, kasu horietan Gertu Kulturako kideekin kontsultatu.
- Nola baloratu dezaket jarduera bat edo nola helarazi dezaket nire iritzia kultur-programatzaileei?
Jarduera bat egin ondoren, email bat jasoko duzue esperientzia baloratu ahal izateko. Balorazio horrek bi atal ditu: mezu pribatua (programatzaileentzako soilik) eta mezu publikoa (webgunean argitaratuko dena eta erabiltzaile guztiek ikusiko dutena).
4. NOLA EGITEN DIRA GERTU KULTURAKO ORDAINKETAK?
- Nola egiten dira ekintzen ordainketak?
Programatzaile bakoitzak zehazten du zein den jarduerak ordaintzeko modua: doakoa, transferentzia bidezko ordainketa edo leihatilan ordaintzea. Jarduera guztiek tarifa sozial bat dute, 0€ eta 3€ bitartekoak izango dira ekintza guztiak.
- Ekintzak edo bisitak egin ondoren, fakturak edo egiaztagiriak eska daitezke?
Bai. Kontrol panela nola erabiltzen den azaltzen duen dokumentu honetan kusiko duzue nola eskatu daitezke fakturak. Hala ere, plataformatik eskatzeko aukera ez baduzue, programatzailearekin hitz egin dezakezue zuzenean.
- Transferentzia bidez ordaindu ondoren, nola helarazi diezaieket programatzaileei ordainagiria?
Plataformak ordainagiriak eransteko aukera eskaintzen du. Dokumentu honetan, ordainketen atalean, egiaztagiri bat nola erantsi azaltzen da pausoz-pauso.
5. KONTAKTUA
- Zeinekin hitz egin behar du ekintza bati buruzko informazioa eskatzeko, ekipamendu baten irisgarritasun-maila ezagutzeko, ordainketaren inguruko galderak egiteko eta beste hainbat kontsultarako?
Gertu Kulturan eskaintzen diren jarduerekin zerikusia duten kontsultak egiteko programatzaileekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen da. Ekipamendu guztiek erreferentziazko pertsona bat dute, haien helbide elektronikoa eta telefonoa plataforman daude eskuragarri.
- Norekin hitz egin behar dut Gertu Kultura programari, formakuntzei, sareari eta gauza espezifikoei buruzko kontsultak egiteko?
Programarekin lotutako edozein kontsulta egiteko idatzi helbide honetara: gipuzkoa@gertukultura.org
- Norekin hitz egin behar dut iradokizun edo idea berriak baditut?
Edozein iradokizun egiteko, partekatzeko edo ideia berriak proposatzeko idatzi helbide honetara: gipuzkoa@gertukultura.org
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu