Current Style: Standard
Kultura-jarduera bat egiteko Gertu Kultura erreserba bat baieztatuta duzuenean, zentroan ibilgailu propiorik ez baduzue edo/eta inguruetan garraio publiko irisgarririk ez badago, garraio zerbitzua errazteko aukera baloratuko da.
Beharrezkoa izanez gero, zuengandik hurbil dagoen eta helmuga bera duen beste zentro bateko beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izango da.
Garrantzitsua da gutxienez bi aste lehenago irteeraren erreserba egitea, garraioa behar adina denboraz koordinatu ahal izateko.
Lehentasuna izango dute garraiorako ibilgailurik ez duten eta baliabiderik ez duten erabiltzaileekin lan egiten duten zentroek. Kontuan hartuko da, halaber, lurralde-banaketa ekitatiboa.
2025eko urtarriletik aurrera, zentro bakoitzak urtean zehar 2 garraio-zerbitzu eskatzeko aukera izango du eta programak eskatutako zerbitzuaren kostuaren % 50 ordainduko du, baldin eta programak garraiorako aurrekontua badu.
Laguntzailea: ERBI BUS
Informazio gehiago: gipuzkoa@gertukultura.org
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu