Current Style: Standard
Kultura-jarduera bat egiteko Gertu Kultura erreserba baieztatuta daukazuenean, zentroan ibilgailu propiorik ez baduzue garraioa errazteko aukera baloratuko da.
Beharrezkoa izanez gero, zuengandik hurbil dagoen beste zentro bateko beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izango da, betiere xede berarekin.
Garrantzitsua da irteeraren erreserba gutxienez bi aste lehenago antolatzea, garraioa behar adina denboraz koordinatu ahal izan dezagun.
Lehentasuna izango dute garraio-ibilgailurik gabeko zentroek eta, baliabiderik gabeko erabiltzaileekin lan egiten dutenek. Kontuan hartuko da, halaber, bidezko lurralde-banaketa.
2024ko ekainetik aurrera, eskatutako zerbitzuaren kostuaren %50a programak ordainduko du.
Laguntzailea: ERBI BUS
Informazio gehiago: gipuzkoa@gertukultura.org
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu