Konpromisoa
Jarraian, programa kudeatzeko hainbat arau eta gomendio dituzue.
Programazioa
Kultura-eskaintza: jarduera eta ordutegi guztiak
Kultura-eskaintza prestatzean, garrantzitsua da ohiko programazioaren ikuskizun guztiak agertzea. Kalteberatasun-egoeran daudenek ere kalitatezko kulturaz gozatzeko eskubidea dute.
Gertu Kulturaren esku jarritako sarrerak sarrera guztien % 2 izango dira.
Museoek bisita- eta saio-aukera zabala eskainiko dute, kolektibo guztien beharrizanetara egokituta.
Programazioa aurrez argitaratu
Gizarte-entitateek denbora behar dute eskuragarri dauden ikuskizun eta jarduerak kontsultatzeko.
Gertu Kulturak gogoraraziko dizue zein diren webgunean programazioa argitaratzeko epe eta egunak.
Ordutegi aukera handia
Ikuskizun, bisita eta saioen ordutegi guztiak idatzi, baita eskola-orduetan egiten direnak ere. Gizarte-zentro askok ordu-tarte horretan baino ezin dute.
Ikuskizun edo jarduera kanpoko programatzaile baten edo beste sail baten esku baldin badago, adierazi eta koordinatzen lagunduko dizuegu.
Kanpo-sustatzaileak
Kanpo-sustatzaileekin lan egiten baduzue, eserlekuak haiekin kudea ditzakezue. Horrez gain, sustatzailearen kontu korrontearen zenbakia adierazi dezakezue, ordainketak bertan jasotzeko.
Zuen webgunera esteka
Gertu Kulturan ikuskizunaren fitxa betetzen duzuenean, ez ahaztu zuen webgunerako esteka ere jartzea, erabiltzaileak bertako informazio osagarria jasotzeko aukera izan dezan.
Erreserbak eta sarrerak banatzea
Sarrerak aldez aurretik blokeatzea
Gertu Kulturari emandako sarrerak aldez aurretik erreserbatzeko eskatzen dizuegu, gizarte-zentroek eskatzean eskuragarri egon daitezen.
Ordainketa berrestea
Gizarte-zentroak ordainketa-egiaztagiria webgunera igotzen duenean, mezu elektroniko bat jasoko duzue. Sartu zuen taulan eta ordainketa berretsi.
Hala, dena prest dagoela jakingo du zentroak, haren sarrerak onartu direla.
Eserleku egokienak lortzeko gomendioak
Sarrerak banatzerakoan, kontuan hartu Gertu Kulturaren parte diren kolektiboen beharrizanak.
-
Irisgarritasuna – Taldeek beharrizanen berri emango dizuete sarrerak eskatzen dituztenean. Kontuan hartu hori taldea aretoan kokatzean.
-
Inklusioa – Hainbat taldek parte hartzen badute, saiatu elkarrekin ez kokatzen. Lehentasuna inklusioa sustatzea da.
-
Konfidentzialtasuna – Ezinbestekoa da Gertu Kulturaren bidez ikuskizunera joaten diren pertsonen egoeraren konfidentzialtasuna babestea. Ez idatzi sarreren eskutitzean, ezta sarreretan ere, zein kolektiboetakoak diren.
Tarifa murriztuko sarrerak ere eskaini
Tarifa murriztuko sarrerak eskaintzeko aukera aintzat hartu. Sarrera mota hori osasunaren eta gaixotasun kronikoaren alorreko entitateentzat, desgaitasuna dutenen senide-elkarteentzat da.
Gomendatzen dugun prezioa 10 eurokoa da gehienez, ohiko salmenta-prezioaren berdina edo % 50 merkeagoa.
Adibidez:
- Sarrerak 24 € balio baditu, prezioa 0 eta 10 € artekoa izango da.
- Sarrerak 12 € balio baditu, prezioa 0 eta 6 € artekoa izango da.
Jardueraren ondoren
Intzidentzien berri eman
Jardueran zehar intzidentziarik gertatu bada, eman horren berri. Helburua da zer gertatu den jakin eta etorkizunean halakoak saihestea.
Iritzia jasotzeko inkestak
Jardueraren ondoren, inkesta bat jasoko dute gizarte-zentroek.
Irakurri arretaz iritziak, hobetzeko alderdiak hautemateko.
Baliatu sare sozialak
Esan sare sozialetan Gertu Kulturaren parte zaretela.
Gizarteak zuen inplikazioa ezagutuko du!
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu