Current Style: Standard
Musikenek egoitza berria du 2016ko irailetik, GAZ Arkitektoak estudioaren lana, hain zuzen ere. Europa plazan kokatua, Donostiako Unibertsitate campusean, hiriko eraikinik puntakoenetakoa da eta Euskal Herriko Arkitekto Elkargoaren saria jaso du 2016ko COAVN Sarien deialdian.
Barruko espazioetan argi naturalaren erabilera optimizatuz, eraikinak goi mailako hezkuntzan erreferentzi den ikastegi batek eskatzen dituen zerbitzuak ematen ditu. 13.096 metro karratuko azalera betetzen du guztira; balio anitzeko auditoriumak 420 eserleku ditu eta hiru espaziotan zatitzeko aukera ematen du. Kanpoaldea fatxaden arteko kontrastea erakusten duten hiru ebaki handitan zizelkatua dago, beltz lakatua eta urre kolorea konbinatuz musika instrumentuak gogora ekartzen dituena.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plazak
Sarbidea
Informazio gunea
Komun egokituak
Barne-zirkulazioa
Igogailua
Irisgarritasun fisikoa
Ikus irisgarritasuna
Garraio publiko egokituan iritsi daiteke.
Dbusen eta Lurraldebusen hiri-autobusen sareko linea ugarik hiriko eta probintziako hainbat puntu Benta Berri eta Unibertsitateekin lotzen dituzte.
Adibidez, 5, 24, 25, 27, 33, 40 eta 45 lineak.
Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus eta www.lurraldebus.eus. Informazioa iOS (Deskargatu) eta Android (Deskargatu) eskuragarri dagoen Dbus-en app mugikorrean ere badago.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Musikene Orkestra Sinfonikoa: entsegu irekia
Musikeneko orkestraren entsegu irekia