edificio de Musikene visto desde fuera.
5
Europa Plaza, 2
20018
601924444

Deskribapena

Musikenek egoitza berria du 2016ko irailetik, GAZ Arkitektoak estudioaren lana, hain zuzen ere. Europa plazan kokatua, Donostiako Unibertsitate campusean, hiriko eraikinik puntakoenetakoa da eta Euskal Herriko Arkitekto Elkargoaren saria jaso du 2016ko COAVN Sarien deialdian.

Barruko espazioetan argi naturalaren erabilera optimizatuz, eraikinak goi mailako hezkuntzan erreferentzi den ikastegi batek eskatzen dituen zerbitzuak ematen ditu. 13.096 metro karratuko azalera betetzen du guztira; balio anitzeko auditoriumak 420 eserleku ditu eta hiru espaziotan zatitzeko aukera ematen du. Kanpoaldea fatxaden arteko kontrastea erakusten duten hiru ebaki handitan zizelkatua dago, beltz lakatua eta urre kolorea konbinatuz musika instrumentuak gogora ekartzen dituena.

Irisgarritasun-informazioa

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plazak

  • TAOn aparkatu dezakete (Berde gunea, 2. tarifa).
  • Kaleko Mugikortasun Urriko Pertsonentzako plazei eta txartel urdinari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi KMU Plazak kalean fitxa.
  • Aparkaleku publikoa dago inguruan: Ondarreta

Sarbidea

  • Musikenek sarbide 1 du zero kotan.
  • Eskuzko ateak, pasagune librearekin > 90 zm dutenak.
  • Igogailua dago.

Informazio gunea

  • Barruan informazio-puntuak daude, mugikortasun urriko pertsonentzat eskuragarri.

Komun egokituak

  • Musikenek komun egokituak ditu hallean eta solairu guztietan.
  • Atearen pasabide librea 90zm-koa da.
  • Biraketa-erradioa 1,80 m-koa da hallean, auditoriumean eta korridoreetan, eta 1,50 m-koa komunetan.
  • Komunontziek barra finko bat eta barra eraisgarri bat dute.

Barne-zirkulazioa

  • Auditoriumaren barruko zirkulazio horizontala eta bertikala gurpil-aulkien erabiltzaileek erabil dezakete.
  • Zoladura gogorra eta irristagaitza.
  • Igogailua du.

Igogailua

  • Igogailua gurpil-aulkia erabiltzen dutenek erabil dezakete.
  • 1,70 m neurtzen du 1,20 m-ko.
  • Atearen pasabide librea 0,90 m-koa da.
  • Barruko botoiak braillez eta goi-erliebez eginak daude, eta abisuak ahots bidez.

Irisgarritasun fisikoa

  • Auditoriumeko sarbide guztiak irisgarriak dira mugikortasun urriko erabiltzaileentzat.
  • Esparru barruko mugikortasuna irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat.
  • Eserlekuak gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat erreserbatuta daude auditoriumean eta Ganbera-aretoan.

Ikus irisgarritasuna

  • Igogailuak barne-botoiak ditu, erliebe altuan eta braillean, eta ahotsaren bidezko abisua.
  • Braille eta goi-erliebean seinaleak daude.

Nola Iritsi

Garraio publiko egokituan iritsi daiteke.

Dbusen eta Lurraldebusen hiri-autobusen sareko linea ugarik hiriko eta probintziako hainbat puntu Benta Berri eta Unibertsitateekin lotzen dituzte.

Adibidez, 5, 24, 25, 27, 33, 40 eta 45 lineak.

Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus eta www.lurraldebus.eus. Informazioa iOS (Deskargatu) eta Android (Deskargatu)  eskuragarri dagoen Dbus-en app mugikorrean ere badago.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Informazioa braillen
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

601924444
Aholkularitza orduak: 
9.00-16.00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Azaroak 22
    Musikene

    Musikene Orkestra Sinfonikoa: entsegu irekia

    Preciosa
    Es la primera vez que acudimos desde Elkargune a un ensayo y la opinion de todos fue que se les hizo corto el ensayo y gusto mucho
    Yolanda
    Guillén Macias
    ELKARGUNE
    Adimen osasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Maiatz 10
    Musikene

    Musikeneko orkestraren entsegu irekia

    Oso egokia gure partaideentzako
    Jarduera oso egokia izan da gure partaideentzako, hasieratik erraztasunak izan ditugu ordutegia gure beharretara egokitzeko. Harremanetan egoteko eta jarduera aurrera eramateko koordinazioa ezin hobea izan da. Mila esker gertu kultura
    UXUE
    MARTIN BLANCO
    EGUNEKO ZENTROA
    Adimen osasuna