Museoak eta Alzheimerra
Museoak eta Alzheimerra Programa Alzheimerren edo beste dementzia batzuen fase arinean edo moderatuan dauden pertsonei zuzenduta dago.
Programan parte hartzen duen museo batera egokitutako bisita bat egitean oinarritzen da programa hau. Museoetako hezitzaileek eta bitartekariek, dementziak dituzten pertsonen tratuan eta arretan formatutakoak, esperientzia lasaia eta elkarrizketatua eskaintzen dute museoko bildumako pieza eta objektu batzuetatik zeharreko ibilbide baten bidez.
Bisita 8/10 pertsonek eta zentroko edo egoitzako zaintzaileek osatutako talde bati zuzenduta dago. Bisitetara parte hartzen duten adineko pertsonen senideak ere joan daitezke.
Ingurune kultural batean kalitatezko esperientziaz gozatzea da helburua. Oroitzeko gaitasuna sustatzea eta parte-hartzaileen alderdi emozionala indartzea, arteaz eta kultura-ondareaz gozatuz.
Programa hau Gertu Kulturak, UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzako Museoen Zentroak eta parte hartzen duten Gipuzkoako eta Bizkaiko museoek elkarlanean sortu dute.
Informazio gehiago: gipuzkoa@gertukultura.org

Museoak eta Alzheimerra programa
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu