Imagen de la Serrería de Larraondo en el bosque

Deskribapena

Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko.

1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu.

1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

Asteko edozein egunetan bisita daiteke erreserba eginez (gutxienez 10 laguneko taldeentzat). Asteburuetan bisita gidatuak antolatzen dira, gutxienez 6 laguneko taldea sortu behar da.

Irisgarritasun-informazioa

Iristeko lurzoru naturaleko 600 metroko luzera duen malda bat igo behar da

Nola Iritsi

  • Garraio pribatua:

Aparkaleku propioa du, ez dago eskailera-mailarik, baina bidezidorra naturala da eta, beraz, irregularra.

  • Garraio publikoa:

Soilik herriraino eta Beasain, Ormaiztegi edo Segura bezalako inguruko udalerrietatik. Zeraingo turismo bulegoan galdetu daiteke.

Antolatzailearen kontaktua

Iratxe Pérez Martinez turismobulegoa@zerain.eus
943801505
Aholkularitza orduak: 
Egunero 10:30 - 14:00