Donostia Uliatik ikusita eta Kursaal auditorioa argiz beteta Zurriola hondartzaren aurrean.
4.875
Zurriola Hiribidea, 1
20002
943003000

Deskribapena

Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea S.A. interes handiko ekitaldiak eta kalitate handiko jarduera kulturalak egiteko kongresu jauregia eta auditorioa da, eta ondorengo helburuak dituen tresna gisa erabiltzen da:

  • Donostiaren eta Gipuzkoaren aberastasuna eta irudia indartzea, inguruari ekonomikoki eta ezagutza aldetik balio erantsia emango dioten pertsonak erakartzeko jarduerak sortuz.
  • Bere baitan ekitaldiak hartzea eta sustatzea, hiritar guztien hurbilketa eta gozamena suspertuz.Pertsonak eta eraikin deigarria hartzen ditu oinarri, eta tartean dauden beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan aritzen da, betiere, enpresa eraginkortasunerako irizpideak eta gizarte erantzukizun korporatiboa erabiliz.

Irisgarritasun-informazioa

MMP-tzako aparkalekuak

  • Entzunaretotik gertu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Gertu, aparkaleku publikoak daude: OkendoBoulevard eta Kursaal.
  • Aparkaleku publikoetan, MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Kursaalek 4 sarrera ditu zero kotan.
  • Gidaridun ate automatikoak eta eskuzko ateak > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
  • Igogailua dago.

Informazio-gunea

  • Eraikinaren kanpoan leihatila bat dago, baina erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Barruko informazio-guneak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.

Komun egokituak

  • Auditorioaren 2. solairuan komun egokituak daude. Eta kamera-gelan ere, beheko solairuan.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

  • Entzunaretoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik era horizontal eta bertikalean zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Igogailua dauka.

Igogailua

  • Erakusmahaia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.
  • 1,40m x 1,20m neurtzen ditu.
  • Ateak 0,90m-ko igarobide librea du.
  • Igogailuaren barruko botoiak braillen eta goi-erliebean daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.

Zaindegi-zerbitzua

  • Entzunaretoak arropazaindegia du.
  • Sarrera 0 kotan eta pasabideko zabalera librea < 1,20m.
  • Nahiko ondo argiztatuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Entzunaretoko sarbide guztiak eta eraikina prestatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Barrutia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Auditorioak gurpil-aulkia maileguan eskaintzen du.
  • Auditorioan eta kamera-gelan plaza erreserbatuak daude gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Hain zuzen, auditorioaren 17. lerroan 12 eserleku daude. (Eserleku gehiago behar izanez gero, Kursaalekin harremanetan jarri: kursaal@kursaal.eus).
  • Kamera Gelan, berriz, 1. eta 9. lerroetan daude.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuaren barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.
  • Seinaleak braillen eta goi-erliebean daude.
  • Atondoan, plano / mapa bat braillen eta erliebean dago.
  • Protokoloari jarraikiz, aretoko langileek eserlekuetaraino lagundu behar diete itsuei eta ikusmen urriko pertsonei.

Erne! Aurretiaz eskatzea gomendatzen da.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Auditorioa ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta soinudun anplifikadorez hornituta.
  • Leihatila begizta magnetikoz hornituta dago.
  • Ikuskizunaren arabera, baliteke azpitituluak izatea. Biltzar edo hitzaldiak, aldibereko itzulpenaz gain, hartzailearentzako begizta magnetikoz hornituta egoten dira.

Nola Iritsi

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Auditoriotik gertu, Boulevarda, Okendo kalea eta Zurriola daude, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude.

Adibidez, 17, 29, 31 eta 40 lineak Kursaalen aldamenean daude.

Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu) , Android (Deskargatu) eta Windows (Deskargatu).

  • Taxi-geralekuak daude entzunaretotik gertu: Boulevarden, Kolon pasealekuan, Groseko anbulatorioan eta Aita Larroka kalean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, entzunaretoaren eta taxi- eta autobus-geralekuen, Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako plazen eta inguruko aparkaleku publikoen artean.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

943003170
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera : 9:00 - 14:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Azaroak 22
    Kursaal Kongresu Jauregia

    "Lost Letters" Lucía Lacarra Ballet

    Experiencia GRUPAL con gran aceptación y éxito.
    Muy recomendable para todos los públicos, fue una bonita experiencia de ocio y de encuentro. Muy favorable para las mujeres que acuden al proyecto Miriam, gracias a Gertu Kultura pudieron acceder a algo que no hubieran podido hacerlo solas. Agradecemos desde Miriam la ayuda del equipo Gertu que lo ha hecho posible.
    Maria
    Setien
    Proyecto Miriam Cáritas Gipuzkoa
    Kalteberatasun-egoeran dauden emakumeak
  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Azaroak 15
    Kursaal Kongresu Jauregia

    Entsegu irekia

    Ha sido una experiencia enriquecedora
    Nos ha gustado mucho, por el sitio donde ha sido el ensayo, como por la hora, la duración... La temática ha sido perfecta, ya que el ambiente ha sido tranquilo, con la música de los violines.
    AMAIA
    GARMENDIA
    Garagune Ibarra
    Adimen desgaitasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Asteazkena, 2024, Maiatz 29
    Kursaal Kongresu Jauregia

    LES BALLETS DE MONTE-CARLO “ERRAUSKINE”

    Espectacular
    Hemos disfrutado muchísimo del ballet
    Yolanda
    Guillén Macias
    ELKARGUNE
    Adimen osasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Martxo 8
    Kursaal Kongresu Jauregia

    Entsegu irekia: Strauss

    Muy buena experiencia!!!
    Fue interesante y gratificante
    Iñigo
    Jimenez
    Centro de día Hestia
    Etxerik gabe
  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Martxo 8
    Kursaal Kongresu Jauregia

    Entsegu irekia: Strauss

    Un viaje mágico a Italia
    Un concierto muy agradable y bien estructurado. Obra preciosa de Strauss.
    maria
    nogues rotaeche
    BAGARA
    Adimen osasuna