Current Style: Standard
Euskalduna Jauregia – Palacio Euskalduna S.A. Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpeko foru sozietatea da. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek sortu zuten eraikina. Etengabe eraikitze lanetan den itsasontzi baten antza eman zioten, eta bere garaian Euskalduna ontziola egondako dike batetik azaleratzen ariko balitz bezala ageri da. Funtzio anitzeko multzo handia da, 58.200 m²-ko azalerakoa, Bilboren erdi-erdian kokatuta.
Askotariko jarduerak egiten dira bertan, ekonomia eta enpresa arloetakoak, akademikoak, politikoak, instituzionalak, sozialak nahiz kulturalak. Bertan egiten da, adibidez, OLBEren Opera Denboraldia, Estatuko eta Europako ospetsuenetakoa eta garrantzizkoenetakoa; eta, era berean, bertan du egoitza Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) goren mailako musika erakundeak, zeina 1920an sortu baitzen eta 1922an hasi baitzen kontzertuak ematen.
Eraikinean, bilkurak eta ikuskizunak antolatzeko guneak (Auditoriuma, kongresu eta bilera aretoak, bilkura aretoak, bulegoak eta foyerrak eta Erakusketa Atari zoragarri bat) eta zerbitzuko guneak daude (biltegiak, aldagelak, kamerinoak, entseguetarako aretoak, etab.).
Aparkaleku propioa. Egokitutako 16 plaza, SIA sinboloarekin eta argi-seinale urdinarekin seinaleztatuta. Aparkalekuko solairu guztiak kanpoaldearekin komunikatuta daude.
Euskaldunarako sarbideak. Eraikinerako sarrera guztiak egokituta daude. Kanpoko edozein atetatik sartuta, eraikineko solairu eta areto guztietara iristeko moduko ibilbideak daude. Eraikinaren kanpoaldean, bi igogailu panoramiko daude, eta jatetxeetara sartzeko egokitutako kabinak dituzte.
Mugikortasun bertikala. Igogailu guztiak egokituta daude gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat. Igogailu guztiek dituzte erliebezko eta braille botoiak, ahots-abisagailua eta solairua adierazten duen display optikoa.
Komunak. Larrialdietarako sakagailuarekin egokitutako 19 kabina eta estaldura instalazio guztietan; haurtxoentzako aldagailuak daude.
Aretoak. Gela guztiek dituzte gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako guneak. “XL” neurri bereziko besaulkiaren beharra. Areto guztietako agertokietarako sarbideek ibilbide irisgarria dute, arrapala edo plataforma jasotzaile baten bitartez. Arrapala desmuntagarria eta jasogailua instalatuta egon daitezke, bezeroak hala eskatzen badu.
Begizta magnetikoa. Areto desberdinetan, ekitaldi eta ikuskizun guztiek begizta magnetikoaren bidezko soinu anplifikatua dute. Begizta magnetikoa mailegagarri dagoen elementu bat da, eta bezeroak eskatuta erabil daiteke.
Akreditazio-mahai eta arropazaindegi guztiak egokituta daude. Entzunezko begizta magnetikoa duten gurpil-aulkien erabiltzaileentzat egokitutako erakusmahaia. Emanaldi guztiek gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako eta haien laguntzaileentzako eserlekuak dituzte.
Gurpil-aulkiak. Gurpil-aulkia mailegatzeko zerbitzua eskuragarri dago.
Premia edo laguntza bereziren bat behar izanez gero, mesedez, kontsultatu edozein ekitaldi egin edo bertara joan baino gutxienez 5 egun lehenago.
Kontsultatu hemen Euskalduna Bilbaoko Irisgarritasun gida.
Tranbia: Geltokia Euskalduna Jauregiko sarrera nagusian dago.
Metroa: Euskalduna Jauregitik hurbilen dagoen geltokia San Mames da (irteera Sabino Arana etorbidea).
Autobusa: Bilbobus (56, 62, 28 lineak, eta A3 linea Olabeagarako noranzkoan), geralekua Jesusen Bihotza plazan. Bizkaibus: Aireportuko linea (3247), geralekua Kale Nagusia 79 / Bilbo-Muskiz linea (3340), geralekua Kale Nagusia 74 / Bilbo-Santurtzi linea (3151), geralekua Kale Nagusia 74.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu