Current Style: Standard
BBK Klima Urdaibaiko Biosferaren erdi-erdian dagoen esperientzia parkea da, aldaketa klimatikoari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko pentsatua. Pertsonen jarrera aldatzeko ate bat da, jasangarritasunak ematen dituen ingurumen, ekonomia eta gizarte onurei buruzko esperientzia aukera zabal bat eskaintzeko diseinatutako eta kudeatutako lekua.
BBK Klima gizateriaren erronka handienetako bati heltzeko sortu da:klima-aldaketaz kontzientziatzea, sentsibilizatzea
eta horren aurka jardutea.
Trenez zein autobusez hel daiteke BBK Klimara, parkearen sarreran Itsasbegi-Busturia deituriko Euskotrenen E4 Bilbo-Bermeo lineako eta Bilbo-Bermeo Bizkaibusen 3515 lineako geltoki bat baitago, parkera sartzeko errotondan gelditzen dena.
Zure ibilgailu pribatuan etortzea nahiago baduzu, BBK Klimako sarreraren aurrean aparkaleku bat dago.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu