Ardixarra eraikinaren aurreko fatxada

Deskribapena

Ardixarra Etxea Erdi Aroko Interpretazio Zentroa eta turismo bulegoa da. 

XVI.mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen duen etxe honek Erdi Aroko Euskal Herria ezagutzera eramango zaitu. 

Irisgarritasun-informazioa

  • Ardixarra Etxea Segurako hirigune historikoan dago. 
  • Aparkalekua eraikinetik 200 metrotara dago. 
  • Eraikinaren beheko solairua irisgarria da, eta komuna ere bai. Goiko solairuetara igotzeko eskailerak daude. Goiko atalean dagoena ikusteko tablet bat dago. 

Nola Iritsi

Lurralde bus-eko GO01 linea.

Irisgarritasuna

  • Sarrera irisgarria
  • Komun irisgarriak

Antolatzailearen kontaktua

Miriam .Gonzalez Lopez turismoa@segura.eus
943801749
Aholkularitza orduak: 
Asteazken goizak