Nori dago zuzenduta?

Kultura-programatzaile publiko edo pribatuak

Gertu Kulturan parte hartuz gero, gizartea hobetzen laguntzen duen kultura-ekipamendu edo programatzaile bilakatuko zarete.

Eragile publikoei dagokienez, agerikoa da pertsona guztientzat irisgarriak izatea entitateen izateko arrazoiaren parte dela. 

Eragile pribatuei dagokienez, programan parte hartzea eskertzen dugu, haien gizarte-erantzukizuna indartzen baitute. 

Ozen esan dezakegu: 100 kultura-programatzaile baino gehiago gara, publikoak eta pribatuak, sarean. Batzuk handiagoak, besteak txikiagoak; guztion ahalegina bateratzea da programari balioa ematen diona.

 

Udalak

Udal bat Gertu Kulturara batzen denean, oinarrizko bi alorretatik egiten du: Kultur alorretik eta Gizarte Zerbitzuen alorretik. Bi sail hauek funtsezkoak dira programari gehitzeko.

Gune adierazgarriak publiko edo pribatuak

Gune adierazgarriak ere garrantzitsuak dira gure sarean. Aisialdiarekin lotutako jarduerak dira, eta gizarte-entitate eta -zerbitzuek asko eskertzen dute hori.

Jarduerak edo ikuskizunak egiteko lagatako kultura-espazioek ere kolaboratu dezakete Gertu Kulturan. Eskuragarri dituzten eserlekuen zati bat erreserbatu baino ez da egin behar, Gertu Kulturaren parte diren gizarte-zentro edo -zerbitzuentzat gordetzeko. 

Sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu, gero eta gehiago izateko!

125 programatzaile baino gehiago Gertu Kulturan