Lege-oharra

Ongi etorri www.apropacultura.org webgune eta domeinura, Consorci de l’Auditori i l’Orquestra partzuergoaren titulartasunekora. Partzuergoaren IFK: Q5856358F; helbidea: Carrer de Lepant 150, Bartzelona (08013 PK); telefonoa: 932 47 93 00; helbide elektronikoa: info@auditori.cat. Partzuergoa da Gertu Kultura-ren (aurrerantzean, Gertu) sortzailea. Honako erakunde hauek ere erabiltzen dute web-plataforma hau:
- Associació Cultura Inclusiva Balears. Carrer de Pere Descallar i Net, 11 – 3. lokala, Palma – Mallorca (07003 PK) – IFK: G01934306.
- Asociación Hazlo Accesible. Avenida Gregorio Peces Barba 1, Leganes – Madril (28919 PK) – IFK: G87831319.
- Asociación Kultur Kabia. Portuetxe kalea 83, 2º 18 bulegoa – Donostia/San Sebastián (CP 20018), CIF G44756922.
Consorci de l'Auditori i l'Orquestrak lankidetza-hitzarmena sinatu du erakunde horiekin, Gertu Kultura erakunde bakoitzari dagokion lurraldean ezartzearekin lotutako zerbitzuak emateko.

Jakin behar duzue webgune honetan nabigatzeak ERABILTZAILE bihurtzen zaituztela, eta, ondorioz,  erabat onartzen dituzuela jarraian adierazten diren eta haren erabilera arautzen duten baldintza guzti-guztiak. Mesedez, jarraitu irakurtzen.

1.  Acercacultura.org zuzen erabiltzeko baldintzak onartzea

Erabiltzaile zareten aldetik, konpromisoa hartzen duzue apropacultura.org eta beraren eduki eta zerbitzuak baldintza hauen arabera erabiltzeko, fede onaren printzipioa, ohitura egokiak eta indarrean dagoen legeria beteta.

Era berean, konpromisoa hartzen duzue webgunea eta bertan ematen diren zerbitzuak ez erabiltzeko Baldintza hauen aurkako edo legez kontrako helburu edo ondorioetarako, hirugarrenen interes edo eskubideak kaltetzen badituzte, edo, nolanahi ere, beste erabiltzaile batzuek gaizki erabiltzea, erabilezin bihurtzea, hondatzea edo haren gozamen normala eragoztea eragin badezakete. Izan ere, halakoetan, webgunea behar bezala ez erabiltzearen ondorioz sor litezkeen arau-hausteen edo eragin litezkeen kalteen erantzule bakarra izango zarete, eta acercacultura.org webgunearen titularrak salbuetsita geratuko dira.

Baldintza partikularretan, zerbitzu hauek ordezkatu, aldatu edo osa ditzakeen zerbitzurik jasota balego, erabiltzaileari behar bezala jakinaraziko zaio.

Erabiltzaileak Gertu Kultura antolatzen duten erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuak aukeratzen dituenean, erakunde bakoitza da erabiltzaile horrekiko harreman juridikoaren arduraduna.

2. Datu pertsonalen babesa

Apropacultura.org

 enpresak konpromisoa hartzen du une oro betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), baita Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko irailaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea eta horiek garatzen dituen araudia ere. 

3.  Jabetza intelektuala eta industriala

Oro har, eta kasu berezietarako kontrakoa berariaz adierazten ez bada, webgune honen edukiak publikoki erreproduzitu, banatu eta jakinaraz daitezke, betiere jatorria jasota geratzen bada. Hala ere, ezingo dira edukiak erabilera komertzialetarako erabili, ezta obra eratorriak egin ere, Consorci de l'Auditori i l'Orquestraren baimen espresik gabe. Baldintza hauek egile-eskubideek babesten dituzten webguneko edukietarako dira, eta Creative Commons-en Aitorpena – Ez-komertziala – Obra eratorririk gabea 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziarekin laburbiltzen dira.

L'Auditoriren eta Partzuergoa osatzen duten erakundeen logotipo eta ezkutu ofizialak aldez aurreko baimenarekin baino ezin dira erreproduzitu eta erabili, edo, bestela, Gertu Kulturaren laguntza esplizitua duten jarduerak edo ekimenak identifikatu behar dira.

Audirirekin lankidetzan diharduten enpresen eta erakundeen logotipoak, izen komertzialak eta markak titularren aldez aurreko baimenarekin bakarrik erabil daitezke.

Ez da baimenik ematen gune honetako edukiak besteren leiho batean aurkezteko (framing) Consorci de l'Auditori i l'Orquestraren idatzizko baimen espresik gabe.

4. Estekak

Webgune honek hirugarrenek kudeatzen dituzten beste gune batzuetatik eratorritako estekak barne har ditzake. apropacultura.org webguneak uko egiten dio webgunetik kanpo dagoen informazioarekiko edozein erantzukizuni, agertzen diren esteken eginkizuna beste informazio-iturri batzuen berri ematea baino ez baita. Titularrak ez du inolako erantzukizunik izango esteken funtzionamendu egokiaren, esteken bidez lortutako emaitzen, eta eskura dezakeen edukiaren edo informazioaren egiazkotasun eta zilegitasunaren gainean, ezta estekatutako webgunetik deskargatutako edo aurkitutako informazioan izan ditzakezuen kalteengatik ere. 

5. Iruzkinen politika

Apropacultura.org webguneak zaindu egingo du da hirugarrenek argitaratutako iruzkinak edo edozein eduki legez kontrakoak, laidogarriak, lizunak, pornografikoak, mehatxagarriak edo diskriminatzaileak izan ez daitezen, legez kanpoko ekintzak egitera bultza ez dezaten edo beste edonola Gertu Kulturari edo hirugarrenei kalterik egin ez diezaioten. Era berean, acercacultura.org webguneak ezabatu ahal izango du legezko baldintza horiekin edo zuzenbidearekin bat ez datorren edozein eduki. 

6. Erabilera-baldintzen aldaketak

Apropacultura.org webguneak beretzat gordetzen du erabilera-baldintza hauek edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko, garatzeko edo eguneratzeko eskubidea. Webgune honen erabiltzaile zareten aldetik, automatikoki behartuta zaudete bertara sartzen zareten unean indarrean dauden baldintzak betetzera. Aldian-aldian legezko Lege-terminoak estekan apropacultura.org web-orri nagusiaren oinean, dauden baldintzak irakurtzea gomendatzen dizuegu, bertsio eguneratua izan dezazuen.

7. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena

Baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sortzen diren eztabaida edo erreklamazio guztiak Espainiako legediak arautuko ditu, eta Bartzelonako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira.