Esperientziaz gozatzeko aholkuak

Irteeraz ahalik eta gehien gozatzeko hainbat aholku

Ondo aukeratu jarduerak

Jarduerak erreserbatu aurretik, kontuan hartu taldearen ezaugarriak eta beharrizanak: zenbat diren, zein den ordu egokiena, ikuskizun mota, isil gelditzeko ahalmena…

Gertu Kulturak koordinatzaile bat du ekipamendu bakoitzean jarduerak eta erakusketak hautatzen laguntzeko.  

Jarduera egokienak hautatzen lagunduko dizuegu.

 

Joan aurkezpenetara

Deialdiak ireki baino lehen, programatzaileek Gertu Kulturan izena emana duten kulturetxeei aurkezten diete programazioa.

Zuentzat baino ez dira saioak. Aprobetxatu unea kultura-eskaintza bertatik bertara ezagutu eta zalantzak argitzeko.

 

Irteera prestatu

Ekipamenduen fitxan aurkituko duzue irteera prestatzeko informazio baliagarri guztia:

  • Lekuaren mapa

  • Nola iritsi

  • Irisgarritasun-baldintzak

Gainera, ikuskizunen fitxak material hezigarria eta informazio xehea ditu:

  • Datak

  • Iraupena

  • Deskribapena

  • Adinaren araberako sailkapena

 

Erreserba berrikusi

Irteera baino egun batzuk lehenago, egiaztatu datuak zuzenak direla: pertsona kopurua, ordutegia, ordainketa…Garrantzitsua da garaiz iristea eta iritsitakoan harrerakoei jakinaraztea.

Azken uneko aldaketarik gertatzen bada, jarri harremanetan ekipamenduko arduradunarekin!

Partekatu esperientzia

Kulturaz elkarrekin gozatzen dugunean, are biziagoa da esperientzia.

Zentrora bueltan zoaztenean, sentsazioei buruz hitz egin. Ikuskizunarekin lotutako bideoak eta materiala bilatu, esperientzia aberasteko.

Lagundu hobetzen

Inkestatxo bat bidaliko dizuegu, jardueraren inguruan esatekorik baldin baduzue: zer gustatu zaizuen, zer hobe daitekeen, esperientzia errepikatuko zenuketen… Iritzi guztiak dira garrantzitsuak!

Ikuskizunaren fitxan iruzkinak idaztera ere animatzen zaituztegu.