Zuzeneko erreserba
Nola egin
Urte osoan zehar egin ditzakezue zuzeneko erreserbak. Bilatzailean sartu, nahi duzuen jarduera hautatu eta zuzenean erreserba dezakezue.
Kasu batzuetan, programatzaile kulturalak eskaera bidezko erreserba egiteko eska dezake. Kasu horretan, beharrezkoa da programatzaileak eskaera onartzea eta sarrerak hark ematea.
Ikuskizun baterako sarrerak agortu baldin badira, itxarote-zerrendan sartzeko aukera duzue. Programatzaileak zuen eskaera jaso eta lehenbailehen kudeatuko du.
Nola erreserbatu
1. Izena eman
Ikuskizunak edo jarduerak erreserbatzeko, beharrezkoa da programan izena ematea.
2. Saioa hasi
Jarduerak bilatu baino lehen, saioa hasi behar duzue, sarbide-kodeak erabilita. Ez badituzue kodeak gogoratzen, berriak eska ditzakezue kontrol-taulako "Nire kontua" atalean. Laguntza behar baduzue, jarri gurekin harremanetan.
3. Ikuskizuna edo jarduera bilatu
Erabili bilatzailea zuen taldearen ezaugarrietara hoberen egokitzen den kultura-eskaintza aurkitzeko.
Emaitzak bilatu eta iragazteko aukera dago, udalerri, ekipamendu, jarduera mota, data edota ordutegiaren arabera.
Bilaketa gorde eta aurrerago erabili ahalko duzue, baita bilaketak inprimatu eta taldearekin batera kontsultatu ere.
4. Jardueraren fitxan sartu
Ikuskizun edo jarduera aukeratu duzuenean, sartu fitxan eta deskribapen osoa ikusiko duzue, baita beste erabiltzaileen iritziak eta bestelako informazioa ere: zein den irisgarritasuna, non dagoen…
Jardueraren saio guztien zerrenda eta sarrera kopurua ikusteko aukera ere izango duzue.
5. Erreserba egin
Zein saiotara joan nahi duzuen hautatutakoan, sakatu "Erreserbatu" botoia.
Formulario bat irekiko zaizue, eta bertan adieraziko duzue zenbat pertsona bertaratuko diren eta zeintzuk diren taldearen mugikortasun-ezaugarriak.
Formularioa bidalitakoan, eskaera erregistratu egingo da. Mezu elektronikoa jasoko duzue, erreserbaren xehetasunekin eta erreserba ordaintzeko informazioarekin.
Mezu hori eskaeraren informazio-orria da. Ekipamenduak zuek eskatutako lekuak erreserbatuko ditu, baina ez da behin betiko erreserba izango jarduera ordaindu eta egiaztagiria plataformara igo arte.
Oharra: "Erreserbatu" botoian "eskaera bidez" esaldia ageri bada, ekipamenduak erreserba onartu egin beharra duela esan nahi du.
6. Erreserba ordaindu eta egiaztatzea
Erreserba onartu denean, kontrol-taulako ordainketak atalera jo eta dagozkien egiaztagiriak sortu behar dituzue.
Ekipamenduak ordainketak egiaztatuko ditu eta behin betiko erreserba onartuko zaizue.
Onartutako erreserbak kontsultatu ditzakezue Kontrol-taulako "Nire sarrerak" atalean.
Hurrengo urratsa… esperientziaz gozatzea!
7. Itxarote-zerrenda
Itxarote-zerrenda dugu, kultura-irteerarako sarrerak erreserbatzera berandu heldu diren taldeentzat.
Beraz, irteera erreserbatzean lekurik ez badago, itxarote-zerrendan eman dezakezue izena.
Kultura-ekipamenduek kudeatzen dituzte itxarote-zerrendak. Beraz, epe laburrean adieraziko dizuete eskaera onartzen duten ala ez.
Ekipamenduari zuzenean eskatzeko modua da, batzuetan sarrera gehiago eskaintzeko aukera dute eta.
Erreserba bat nola egin
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu