D'elikatuz Zentroaren barrukaldea

Deskribapena

Ordiziako herrian D´elikatuz izeneko elikaduraren eta gastronomiaren zentroa ireki zen 2005eko martxoaren 17an. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue, gure lurraldeko zaporeak eta testurak ezagutarazteko sortutako espazio paregabe batean. 

Irisgarritasun-informazioa

  • Laguntza-txakurrak onartzen dira.
  • Zentroaren Informazioa Braille formatuan eskuratu daiteke
  • Mugikortasun urriko pertsona talde bat izanez gero, baimena eska daiteke Interpretazio Zentroko atean bertan aparkatu ahal izateko. Kudeaketa hau zentroko langileek egiten dute zuzenean.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa: 

Autobusez: Lurraldebus zerbitzua erabili daiteke, G005 linea. 

Trenez: RENFE zerbitzua erabili datieke, C1 linea.

  • Garraio pribatua:

Autoz: Ordiziara autoz joateko aukera dago, N1 errepidetik 420 eta 422 irteerak. 

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

Gema Lopez Atxega delikatuz@ordizia.eus
943882290
Aholkularitza orduak: 
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara