Arditurri parketxearen eraikina eta mendia atzean
Arditurri bidea 3
20180
943 49 42 48 / 688 89 50 68

Deskribapena

Parketxea Aiako harria natura parkeko sarbideetako batean dago, Oiartzunen egon ere. Arditurrin meatze paisaia erabatekoaz goza daiteke, oraindik ikusgai baitira zerura irekitako harrobiak, zabortegiak, plano inklinatu zein lur-berdinketak, meatzeen sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bide berdea dena). Gizakiaren aztarna are nabarmenagoa da lurrazpian, kilometroak dituzten galeriak baitaude.

Arditurriko meazuloak 2.000 urtez (Erromatar inperioaren garaitik) jarraian ustiatu dira, 1984an Real Compañía Asturiana de Minas delakoak lanak bertan behera utzi zituen arte, meatzaritza arloko lanek ez baitute etenik izan ia. Aurkitutako aztarnek agerian utzi dute, gainera, erromatarrak iritsi aurretik ekin zitzaiola mea ateratzeari. 2008an meatzeetako laborategiaren eraikin zaharra interpretazio zentro bihurtu zen. Ordutik, informazio euskarri modernoen bitartez, Aiako harria natura parkeko ondarearen aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzera ematen da han.

Irisgarritasun-informazioa

  • 350m-ra dagoen doako aparkaleku publikoak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako plaza bat du. Hala ere, ibilgailua meatze-barrutiaren sarreraraino sartzeko aukera dago, aldez aurretik eskatuta.
  • Aparkalekuaren eta meatze-barrutiaren arteko ibilbidea asfaltozko bidearen gainean egiten da, eta amaieran malda handi samarra du, hormigoizkoa.
  • Malda gainditu ondoren, interpretazio-zentrorako sarbidea zero kotan dago. Era berean, meatze-galeriarako sarbidea ere zero kotan dago.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Ez dago garraio publikorik Parketxera iristeko. 

  • Garraio pribatua: 

Doako parking publiko bat dago 350 metrora: https://maps.app.goo.gl/eQp2fu6FCs1GLUJq5  

Aparkalekuan autobusentzako 3 leku eta autoentzako 20 leku daude.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Aparkaleku irisgarria

Antolatzailearen kontaktua

943 49 42 48 / 688 89 50 68