Current Style: Standard
Arantzazu parketxea Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, Arantzazuko santutegitik hurbil. Ingurune paregabean dago kokatuta.
Hiru solairutan banatuta, natura-parkeko osagai aipagarrienak ezagutzera ematen ditu, hala nola, paisaia karstikoak, pago motzak, abeltzaintza guneak… Horretarako, maketa erraldoi bat, tekonolgia berriez hornitutako erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak nahiz euskarri interaktiboak daude.
Parketxearen behealdean aparkaleku handi bat dago, autobusentzat eta autoentzat prestatua.
Igande eta jaiegunetan, Oñatiko Herribusa Arantzazuraino igotzen da ordubeteko maiztasunarekin.
ETRS89 koordenatuak:
X: 548801
Y: 4758758
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu