Barandiaran museoaren kanpoaldea. Errota bat eta etxea.
Barandiaran museoaren barrukaldea, esposizioko cartel baten argazkia.
Larruntza Errota z/g
20211
943 18 03 35 / 688 895 069

Deskribapena

Barandiaran Museoa Ataungo San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago. Larruntza errotaren lehenengo aipamenak XV. mendekoak dira; historia luzea du, beraz. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Eraikinak antigoaleko itxurari eutsi dio, baina barrua teknologia berrienez hornitua dago. Museoak bi solairu ditu. Goikoan Barandiaranen bizitza azaltzen da, ikus-entzunezko baten bidez lehenik eta, ondoren, biografia-gelan, pantaila eta bideo didaktikoen bitartez. Beheko solairuan arkeologia eta etnografia alorrean berak egindako lanen garrantzia azpimarratzen da, errepliken, bideoen eta beste zenbait baliabideren bitartez. Larruntza errotaren ondoan Errotatxo izeneko bigarren errota eta uraren indarrak mugitutako zerrategia daude, beren aldaparo eta guzti. Egitura horiek guztiek multzo hidrauliko ikusgarria osatzen dute.

Joxe Migel Barandiaran

Joxe Migel Barandiaran Aierbe 1889an Ataungo Peruenezar baserrian jaio zen eta 1991n hil jaioterrian bertan, gerraostean, erbestetik itzuli zenean, eraikitako Sara Etxean hain zuzen. XX. mendeko euskal ikertzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Etnologia, antropologia, arkeologia eta mitologiaren alorretan lan garrantzitsuak egin zituen. Barandiaran Museoan ekarpen horren garrantzia azpimarratzen da eta bisitariek haren bizitzari eta lanari buruzko ikuspegi zabala eta sakona izan dezaten ahalegina egiten.

Irisgarritasun-informazioa

  • Museoaren ondoan aparkaleku bat dago eta asfaltatutako bidetik ateraino iritsten da. 
  • Komunak museotik kanpo daude, bide asfaltatua jarraitu behar da eta bi komun egokituta daude. 
  • Barandiaran Museoa bisitatzeko igogailua dago goiko solairuetara igotzeko eta gurpil-aulkietarako lekuak badaude.
  • Errota ez da guztiz irisgarria barruko aldetik, baina, komunen ondoan aurkitzen da eta aldaparoa eta zerrategiaren parte bat ikus daiteke ate ondotik.

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa

Autobusez iristeko, Lurraldebus autobus garraio zerbitzua erabili behar da (GO04 lerroa hain zuzen ere) eta Ataungo San Gregorio auzoko geltokian jaitsi behar da.

 

  • Garraio pribatua

Ataunera iristeko, N-1 errepidea Beasainen utzi eta Lazkaoko noranzkoa hartu behar da, Gi-120 errepidea jarraituz. Nafarroatik etorriz gero NA-120 errepidetik irits daiteke.

Irisgarritasuna

  • Igogailu egokituak
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak

Antolatzailearen kontaktua

943 18 03 35 / 688 895 069
Aholkularitza orduak: 
Asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara