Kontxa Etxeberria plaza 1, 20115 Astigarraga

Deskribapena

Erribera 2020ko irailean zabaldu zituen bere ateak eta Astigarragako kulturgune nagusia da. Besteak beste, areto nagusia eta liburutegia ditu, eta Norberto Almandoz Musika Eskolaren eta ERAGIYOK abesbatzaren egoitza da. Bere aretoa Euskadiko Antzoki SAREAren barruan dago eta bertan arte eszenikoak, musika eta zinema ikuskizunak ematen dira.

Irisgarritasun-informazioa

  • Edukiera: 284 eserleku.
  • Eraikinak arrapala bidezko sarbidea du eta auditorioaren lehenengo ilararako zuzeneko sarbidea (eskailerarik gabe).
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku erreserbatuak: 4 + beste hainbeste laguntzaileentzat (gehiago erreserbatzeko aukerarekin).
  • ERAGIYOKek antolatutako ikuskizunetan taldeentzako plazak erreserbatzeko aukera.
  • Erreserben kudeaketa: ERAGIYOKen bitartez.

Irisgarritasuna

  • Sarrera irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak