Current Style: Standard
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik bultzatu eta garatua, Euskadiko Orkestra exijentzia-maila handiko herrialdeko orkestra da, eta garai guztietako musika sinfonikoa zabaltzeko konpromiso sendoa du. Arreta berezia eskaintzen dio euskal musikaren sorkuntza eta hedatzeari mundu osoan barrena, nazioarteko bira ugariren eta grabazio diskografikoen banaketaren bidez. Robert Treviño da orkestraren zuzendari titularra 2017 urtetik.
Jarduera sendo eta ondo egituratu baten bidez, orkestrak kontzertu-ziklo bana eskaintzen du Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, eta ganbera-musikari (Miramongo Matinéeak) eta haur, gazte eta familiei (Musika Gela) eskainitako beste bi ziklo antolatzen ditu. Herrialde-mailako orkestra gisa, ABAO Bilbao Operaren denboraldian, Musika-Música, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Ravel Jaialdia, Musikaste eta abarretan ere parte hartzen du.
Miramon, orkestraren egoitza
Bere egoitza propioa izatea funtsezkoa izan da orkestraren garapenerako. Laurehun bat lagunentzako eserlekuekin, auditoriuma egoitzaren gune nagusia da. Orkestraren entseguez gain, Miramongo Matinéeak, Musika Gelako zenbait jarduera edo erakunde ezberdinek sustaturiko kontzertuak ere egiten dira bertan. Egoitza honen osagairik aipagarriena, ordea, auditoriumaren paretetan dago: Rafael Ruiz Balerdi artista euskaldunak 1989an in situ margotu zituen lau mihise erraldoik aretoa gune berezia eta bakarra bilakatu dute.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu
Valoraciones
Miramongo Matinéeak: Bost metalak
Miramongo Matinéeak: Bost metalak
Miramongo Matinéeak: Emilia Hirukotea