Current Style: Standard
Ormaiztegiko trenzubia ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. 1864an eraikitako burdinazko egitura, Madril-Irun lotzen duen Norteko Ferrokarrileko ibilbideko zatirik ikonikoena.
34 metroko gehienezko altura duten lau zutabek eusten diote, eta 289 metroko luzera du. Hau eta gehiago kontatuko dizuegu. Gainera, bisitaren osagarri, monumentuaren maketa irisgarri bat dugu, ukimenaren bidez ezagutzeko aukera ematen duena. Moduluak, monumentuari buruzko informazioa braillean eta audiodeskribapena aurkezteaz gain, Irakurketa erraza eta makrokaraktereetan ere informazio historikoa eskaintzen du.
Gertu Kultura, oraindik gertuago!
Zure probintzia aukeratu eta denontzako kulturaz gozatu