Zumalakarregi Museoa visto desde fuera.
5

Deskribapena

Zumalakarregi Museoa Euskal Herriko XIX. mendeko ezagutza eta gozamenerako erreferentziazko ikerketa eta dibulgazio zentroa da. Gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu XIX. mendera dinamikoki biadaituz, haren aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politikoetara hurbilduz eta mundu garaikidearen hasiera izanik.

Erakusketa iraunkorraren bidez, XIX. mendea aurkezten da, oro har, Tomas eta Miguel Antonio Zumalakarregi anaien biografiak, militar karlista eta politikari liberala hurrenez hurren, Antzinako Erregimenetik Liberalismorako trantsizio zail eta bortitza, Frantziako Iraultza eta Gerra Karlisten hasiera eta ondorioen zergatia.

Bestalde, aldi baterako erakusketak egiten dira gure historia garaikideko hainbat gertakariren inguruan, jarduera-programa kultural zabalago baten barruan; besteak beste, tailerrek, hitzaldiek, solasaldiek eta ibilaldiek osatzen dute programa hori.

Irisgarritasun-informazioa

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako eraikina
  • Informazio-mostradore irisgarri bat dugu
  • Laguntza teknikoak: lupa handigarriak
  • Laguntza-txakurrak sar daitezke
  • Harrera-mahaian gurpil-aulkiak ditugu
  • Begizta magnetikoa harreran eta informazio-mahaian, eta banakako begizta magnetikoen zerbitzua audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat.
  • Museotik 600 metrora dagoen Ormaiztegiko trenzubiaren ukipen maketa irisgarria dago museoko sarreran. Brailleko testuak, audiodeskribapena, makrokarakterreko testuak eta irakurketa erraza ditu. Zeinu-mintzairako ikus-entzunezko bat ere badu. 

 

Ekipamenduaren webguneko irisgarritasunaren atalera esteka.

(https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/irisgarritasuna)

Nola Iritsi

  • Garraio publikoa:

Ormaiztegiko tren geltokia museotik 400 metrora dago. Donostia aldirietako sareak Gipuzkoako ekialdea iparraldetik hegoaldera lotzen du Irundik Brinkolaraino, Ormaiztegi geltokietako bat izanik. (https://renfe.com/es/eu/cercanias/cercanias-donostia/ordutegiak)

Lurraldebusek eskualde eta autonomi erkidego mailan lotzen du Ormaiztegi bere autobus lineen bidez. https://www.lurraldebus.eus/ 

  • Garraio pribatua:

Museoak ez du aparkaleku propiorik, baina doako aparkaleku publikoa dago museoaren aurrean eta ondoan, bai eta atzeko kalean ere. Museoaren inguruan hiru aparkaleku daude mugikortasun urriko pertsonentzat (1 museotik metro gutxira dagoen aparkaleku bakoitzeko).

  • Oinez:

Bidegorriak Goierri eskualdeko hainbat puntu lotzen ditu oinez Ormaiztegira iristeko aukera eskainiz.

Irisgarritasuna

  • Bukle magnetikoa
  • Komun irisgarriak
  • Aparkaleku irisgarria
  • Gurpil-aulkietarako lekuak
  • Hurbileko garraio publiko egokitua

Antolatzailearen kontaktua

943 88 99 00 / 659 43 45 66
Aholkularitza orduak: 
10:00-14:00

Valoraciones

  • 5
    Your rating: 5
    Ostirala, 2024, Apirilak 12
    Zumalakarregi Museoa

    Ehungintzako tailerra. Lore-brotxeak.

    Muy amena
    Las monitoras muy agradables y pacientes y la actividad amena.
    ARANTXA
    BODERO MENDIZABAL
    Centro de Rehabilitación psicosocial Tolosa
    Adimen osasuna
  • 5
    Your rating: 5
    Osteguna, 2024, Martxo 21
    Zumalakarregi Museoa

    Ehungintzako tailerra. Lore-brotxeak.

    Muy gratificante!!!!!!!!!
    Nos gustó mucho, las personas que participamos nos sentimos cómo en casa, muy cómodos y con mucho apoyo por parte de Lourdes y Cristina. Repetiremos!!!!!!
    Ainhoa
    Martin Tejeira
    GAragune Ordizia
    Adimen desgaitasuna